Ekaitz Kortajarenak Gipuzkoako marka berria egin du arrankadan

Tolosaldeko Ataria 2019ko abe. 20a, 18:02
Ekaitz Kortajarena pultsularia.

Aurreko larunbatean, halterofiliako Gipuzkoako Eskolarren Teknika Kriteriuma eta Gipuzkoako Taldekako Txapelketa egin ziren Zizurkilen.

Abenduaren 14an, Zizurkilgo Kirol Astearen egitarauaren barruan, eta aprobetxatuz larunbat goiz horretan Intxaur frontoian haurrentzat jolasak antolatu zirela, Gipuzkoako Eskolarren Teknika Kriteriuma txertatu genuen. Danok Danena taldeko pultsulari gaztetxo guztiak Pedro Mari Otaño ikastetxekoak dira eta ondorengoak izan ziren emaitzak:
 
  • Benjaminak:
Txapelduna: Yohana Sanchez
Hirugarrena: Hiba Eissa
 
  • Alebinak:
Txapelduna: Sergio Gonzalez
Bigarrena: Allie Lopez
Laugarrena: Mirari Maqueda
 
Arratsaldean berriz, leku berean Gipuzkoako Taldekako Txapelketa izan zuten. Hauxe izan zen sailkapena:
 
  • Emakumezkoak:
Txapelduna: Danok Danena  (Naiara Madrid eta Nalu Herranz)
Bigarrena: Argitrans (Irun)
 
  • Gizonezkoak:
Txapelduna: Danok Danena A (Ekaitz Kortajarena, Jon Sasiain, Alejandro Tomas, Gorka Endjilo eta Jon Ander Iriarte)
Bigarrena: Argitrans (Irun)
Hirugarrena: Danok Danena B (Asier Gallego, Jon Rodriguez eta David Morales)
 
Ekaitz Kortajarenak txapelketa bikaina egin zuen, eta bera izan zen txapelketako irabazlea markarik hoberenarekin. Arrankada modalitatean Gipuzkoako errekor berria ezarri zuen 61 kiloko kategorian, 96 kilo altxatuz. Bere anaia, Jon Kepa Kortajarena, lehiatu ezinik gelditu zen, egin berri duen lesio bat dela eta. Pultsulari hau oso maila onean dago momentu honetan: Euskadiko Promesen Kriteriumeko txapelduna da eta Galesen 2. postua lortu du. Bera asmoa, Ekaitz anaiak duen Euskadiko errekorra gainditzea zen, baina beste batean beharko du izan.
 
Open Gales
 
Urrian, Euskadiko Selekzioa Cardifen egon zen, Open Gales Nazioarteko Txapelketan. Ondoren aipatzen dira bertara joandako pultsulariak eta lortutako postuak:
  • Jon Kepa Kortajarana, bigarrena
  • Igor Sasiain, bigarrena
  • Jon Ander Iriarte, laugarrena
  • Aynabel Davila, seigarrena
  • Susana Davila, hirugarrena
 "Urteari amaiera ona eman dio Danok Danenak eta ea hurrengoa hobea den", azaldu dute halterofilia taldetik bertatik.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!