Euskararen Eguna 2019

Abiatu dute Euskararen Astea Pedro Mari Otaño ikastetxean

Ataria 2019ko abenduaren 2a

Goizean umorezko ipuinak izan dituzte Maialen Zazpe irakaslearen eskutik eta euskaraz buru-belarri aritzeko konpromiso orriak sinatu dituzte.

Hernani eta Albizturko aiton-amonen gora beheren harira nahiko barre egin dute goizean. "Haiek bai zirela #hitzolariak, hamaika hitz berezi erabilitakoak", esan dute ikastetxetik.

Arratsaldean Zizurkilgo Elena Gabirondo ikerlariarekin esperimentu desberdinetan aritu dira Pedro Mari Otaño ikastetxean.

Aste osorako ekitaldiak iragarri dituzte Euskararen Astea ospatzeko:

Abenduak 3, asteartea

10:00. Haur Hezkuntzako jolasak.

11:00. LHko 1, 2 eta 3. mailakoen ipuin kontaketa Fraisoroko aiton amonekin.

15:30. HH eta LHko ikasleek armiarma sarea ekimena egingo dute Joxe Arregi plazan.

Abenduak 4, asteazkena

15:00. LHko ikasleen pintxo lehiaketa.

Abenduak 5, osteguna

10:30. HHko 4 eta 5. mailakoek gozogintza landuko dute Fraisoroko aiton-amonekin.

15:10. Herri kirolak eta gaztaina jatea egingo dute frontoian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!