Dantzari Eguna ospatu dute Zizurkilen

Ataria 2019ko azaroaren 30a

Zizurkilgo Bukalai dantza taldeak antolatu du eguna eta herrigunean egin dituzte gaur ekitaldiak. Altzo, Anoeta, Ibarra eta Villabonako taldeak gonbidatu dituzte dantzatzera.  

Artea dantza taldea (Altzo), Anitz dantza ataldea (Anoeta), Alurr dantza taldea (Ibarra), Oinargi dantza taldea (Villabona) eta Bukalai dantza taldea (Zizurkil) aritu dira gaur Zizurkilgo Dantzari Egunean.

11:30ean, Bukalai dantza taldeak harrera egin die gainerako taldeei udaletxe aurrean. Trikitilari eta Zizurkilgo erraldoiaren laguntzarekin kalejiran ibili dira dantzari guztiak eta ondoren, Intxaur frontoian talde bakoitzak bere emanaldia eskaini du. 

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!