Mikel Landari jarri diote Urkamendiko txapela

Ataria 2019ko azaroaren 18a

Urtero bezala, Tourreko lehen euskalduna omendu dute Zizurkilen. Aurtengoan, azken bi urteetan bezala, Mikel Landa izan da saritua.

1986an hasi ziren Tourreko lehen euskalduna omentzen Zizurkilgo Urkamendi Elkartean. Aurtengo ekitaldia ostiralean egin zuten. Omenaldiaren aurretik, mahai ingurua antolatu zuten Plazida Otaño liburutegiko balio anitzeko gelan. Bertan izan ziren Mikel Iturria, Xabier Mikel Azparren, Ekain Jimenez, Naia Amondarain eta Txomin Perurena; «Zergatik ez uztartu pista edo ziklo-krosa errepidearekin?» galderari erantzuten. Ondoren, guztiak Urkamendira joan ziren afaltzera. Mikel Landa bertan zuten zain, hitzaldira joaterik ez baitzuen izan. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!