Ikas-Komunitateen Nazioarteko Topaketan Pedro Mari Otañoko ikasleek hartu dute parte

Ataria 2019ko azaroaren 18a

Gorka Iraola eta Amaiur Tejeria ikasleak, topaketen barruan antolatutako tailer batean hizlari izan ziren larunbatean, Iruñan.

Euskal Autonomi Erkidegoko nahiz kanpoko ikastetxe ezberdinen esperientziak, tailerrak, hitzaldiak izan dira asteburuan topaketa horretan. Besteak beste, Kolonbia, Andaluzia, Katalunia, Malta eta Italiako esperientziak ezagutu dira.

Tailer hauetako batean hizlari izan ziren Gorka Iraola eta Amaiur Tejeria, Pedro Mª Otaño Herri Eskolako ikasleak. Beraien esperientzia oinarri hartuta, Gizarte Zientziak eta Natur Zientziak tertulia dialokiko bidez lantzeak dakartzan onuraz aritu ziren.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!