Tourreko lehenengo euskaldunari omenaldia egingo diote

Ataria 2019ko azaroaren 14a

Frantziako Tourreko sailkapenean lehen euskaldunari omenaldia egiteko ohitura dute Zizurkilen 1986. urtetik. Urkamendi elkarteak abiatutako ekimenari hurrengo urteetan gehitu zaizkio Danena kirol elkartea eta Zizurkilgo Udala.

Ostiralean, azaroak 15, 21:00etan Urkamendi elkartean egingo den afariarekin omenduko dute, aurten, Mikel Landa. Baina lehenagotik, mahai ingurua antolatu dute, 19:30ean, Plazida Otaño liburutegiko balio anitzeko gelan. Arritxu Iribarrek moderatuta, Landa bera eta Mikel Iturria, Xabier Mikel Azparren, Ekain Jimenez, Naia Amondarain eta Txomin Perurena arituko dira hizketan. «Zergatik ez uztartu pista edo ziklo-krosa errepidearekin?» galderari erantzungo diote gonbidatuek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!