2019/11/22 18:30
Loatzo musika eskolako ikasleek kalejira alaia eskainiko dute Zizurkilgo kaleetan zehar, musikarien eguna ospatzeko. 18:30ean, Atxulondotik abiatuta Ugare auzoraino joango dira. Han emanaldi labur bat eskaini ondoren, berriz ere plazara itzuliko dira eta estalpean bigarren kontzertua eskainiko dute. Ondoren, txokolatea banatuko da musikarien artean.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?