Kortajarena bigarren, Davila seigarren

Ataria 2019ko urriaren 11

Aurreko asteburuan jokatu zen Espainiako 17 urtez azpikoen txapelketa, Molins de Rein herrian. Danok Danena Halterofilia taldeko Jon Kepa Kortajarena eta Aynabel Davila izan ziren bertan lehiatzen.

Taldetik azaldu dutenez, Kortajarena «oso maila onean» aritu zen «txapelketa bikaina» eginez eta «ondo merezita» bigarrena izan zen. Egindako sei altxaldiak balekoak izan ziren eta bere marka hobetzea ere lortu zuen; «beraz ezin gehiago eskatu, zuen guztia eman baitzuen», esan dute. Txapelketan bere gorputz pisua 52 kilokoa izan zen eta 55 kiloko mailan parte hartu zuen. Arrankadan 70 kilo altxa zituen eta bi denboratan, berriz, 90 kilo. Bere aldetik, Davilak seigarren postua eskuratu zuen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!