Batzordeetan parte hartzeko deia luzatu diete zizurkildarrei

Tolosaldeko Ataria 2019ko urr. 4a, 15:57

Udal gobernu berriak, hainbat deialdi egin ditu egunotarako, batzorde informatzaileak indartzeko helburuz.

Batzorde informatzaileak udal funtzionamenduaren «motor garrantzitsu» direla esan du udal gobernuak eta Zizurkil gai txiki eta handiak elkarlanean landuta garatuko dutela aipatu dute.

Aste honetan kirol eta kultura eta euskara batzordeak bildu dira Atxulondo kultur etxean. Datorren asteroko hitzordu gehiago egin dituzte: asteartean, urriak 8, parekidetasun batzordea bilduko da Atxulondon 19:00etatik aurrera; urriaren 15ean, asteartea, parte hartze batzordeak bilera egingo du Plaza Etxeberri eraikinean; eta azaroaren 3an, igandearekin, Iriarte kultur etxean bilduko da baserritarren batzordea. Aurrera begira deialdi gehiago iritsiko direla aurreratu du udal gobernuak eta herritarrei beren interesen arabera batzordeetan parte hartzeko deia egin diete.

Hondakin bilketarako oharrak

Astelehen gauetan, 20:00etatik aurrera atera behar dira Zizurkilen traste zaharrak eta tamaina handiko hondakinak, edukiontzi ondora. Aurretik abisua eman behar da Tolosaldeko Mankomunitatera deituz, 943 67 62 16 telefonora. Zerbitzu honen bitartez ez dira jasotzen obra hondakinak, pneumatikoak, paperak, kartoiak edota zabor poltsak.

Zizurkilgo Udalak gogoratu du ezin direla zabor poltsak edo hondakinak lurrean edo lekuz kanpo utzi. Tolosaldeko Mankomunitatea osatzen duten udalen eremuan etxeko eta markataritzako hondakinak bildu eta tratatzeko zerbitzua arautzen duen ordenantzak isunak aurreikusten ditu kasu horietarako. Arinak 90 euro artekoak izan daitezke eta arau hauste oso larriak 45.000 euro bitartekoak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!