Herritarrei batzordeetan parte hartzeko deia luzatu diete

Tolosaldeko Ataria 2019ko ira. 27a, 16:59

Zizurkilgo udal gobernu berriak, hainbat batzordetako deialdiak egin ditu, hauek indartzeko helburuz.

Batzorde informatzaileak udal funtzionamenduaren "motor garrantzitsu" direla esan du udal gobernuak eta Zizurkil gai txiki eta handiak elkarlanean landuta garatuko dutela aipatu dute. 

Aurrera begira deialdi gehiago iritsiko direla aurreratu du udal gobernuak eta herritarrei beren binteresan arabera batzordeetan parte hartzeko deia egin diete.

Hona hemen egutegia:

Urriak 1, asteartea

19:00. Kirol batzordea bilduko da Atxulondo kultur etxean.

Urriak 3, osteguna

19:30. Kultura eta euskara batzordea bilduko da Atxulondo kultur etxean.

Urriak 8, asteartea

19:00. Parekidetasun batzordea bilduko da Atxulondo kultur etxean.

Urriak 15, asteartea

19:00. Parte hartze batzordea bilduko da Plaza Etxeberri eraikinean.

Azaroak 3, igandea

11:30. Baserritarren batzordea bilduko da Iriarte kultur etxean.

Hondakinen bilketa

Astelehen gauetan, 20:00etatik aurrera atera behar dira Zizurkilen traste zaharrak eta tamaina handiko hondakinak, edukiontzi ondora. Aurretik abisua eman behar da Tolosaldeko Mankomunitatera deituz, 943 67 62 16 telefonora.

Zerbitzu honen bidez etxeko tresna handiak biltzen dira: altzariak, koltxoiak, linea zuriko etxetresna elektrikoak, linea gris-marroiko etxetresna elektrikoak... Zerbitzu honen bitartez ez dira jasotzen obra hondakinak, pneumatikoak, paperak, kartoiak edota zabor poltsak.

Izen ere, Zizurkilgo Udalak gogoratu du ezin direla zabor poltsak edo hondakinak lurrean edo lekuz kanpo utzi. Tolosaldeko Mankomunitatea osatzen duten udalen eremuan etxeko eta markataritzako hondakinak bildu eta tratatzeko zerbitzua arautzen duen ordenantzak isunak aurreikusten ditu kasu horietarako. Arinak 90 euro artekoak izan daitezke eta arau hauste oso larriak 45.000 euro bitartekoak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!