Iker Ercilla gailendu da berriro ere Zizurkilgo Autoen Slalomean. Iaz lortu zuen garaipena eta aurten ere auto berberarekin guztien aurretik sailkatu da. Minutu bat, hamar segundo eta 524 ehunen behar izan zituen ibilbidea egiteko.
Antolakuntzako Aaron Roblesek azaltzen duenez, «oso gustura» daude txapelketak emandakoarekin. «Eguraldiak lagundu zuen eta jende asko egon zen ikusten slaloma». 17 ibilgailu lehiatu ziren guztira eta horietatik ikusmin handiena car cross-ek sortu zuten.
Atzeko trakzioa duten autoek ere ikusgarritasuna eman zien probari biribilgunean. Iker Ercilla lehena izan zen sailkapen orokorrean eta, noski, bere mailan ere, hau da, 1.600 cc. baino gehiagoko motorra zuten autoetan. Lehenengo mailan, 1.600 cc. baino gutxiagoko motordun autoetan Asier Tejado izan zen irabazlea. Hirugarren mailan, atzeko trakzioa duten autoetan, Felix Astorkia izan zen irabazlea. Laugarren mailan, car cross-etan, David Terradillos izan zen lehenengo sailkatua. Gidariak gustura aritu zirela azaldu du Roblesek. «Hasieran pixka bat nahastu egin ziren zirkuituarekin, baina gero gustura aritu ziren. Errepikatzeko gogoarekin gelditu ziren». Roblesek ere nabarmendu zuen ikusleek izandako jarrera: «Antolakuntzak aurretik esandako lekuetan jarri ziren eta ez genion inorri atentzioa eman behar izan».
SAILKAPENA:
Lehenengo maila
Asier Tejado. 01:15,308 (3. sailkapen orokorrean).
Sergio Mujika. 01:17,374 (7. sailkapen orokorrean).
Mikel Basterra. 01:18,720 (9. sailkapen orokorrean).
Gorka Idigoras. 01:18,887 (10. sailkapen orokorrean).
Joseba Frutos.01:22,520 (13. sailkapen orokorrean).
Iñigo Artetxe. 01:28,315 (14. sailkapen orokorrean).
Amets Mendizabal. 01:40,328 (15. sailkapen orokorrean).
Bigarrengo maila
Iker Ercilla. 01:10,524 (1. sailka-pen orokorrean).
Jose Ignacio Arroita. 01:15,558 (4. sailkapen orokorrean).
Argoitz Otadui. 02:18,427 (16.sailkapen orokorrean).
Hirugarrengo maila
Felix Astorkia. 01:15,609 (5.sailkapen orokorrean).
Yago Fuentes. 01:19,826 (11.sailkapen orokorrean).
Andoni Telleria. Baliogabetua (17. sailkapen orokorrean).
Laugarrengo maila
David Terradillos. 01:12,504 (2.sailkapen orokorrean).
Imanol Lakar. 01:16,290 (6. sail-kapen orokorrean).
Ion Amiama. 01:18,201 (8. sail-kapen orokorrean).
Urko Andueza.01:20,408 (12.sailkapen orokorrean).