Ikasturte berrirako ikastaroak prest ditu Zizurkilgo Udalak

Irati Saizar Artola 2019ko ira. 10a, 19:58
Patchwork ikastaroa antolatu dute Zizurkilen

Haur, gazte zein helduei begirako ikastaroak antolatu dituzte Zizurkilen; izena emateko azken eguna irailaren 25ean izango da eta ikasturtea urriaren 1ean hasiko dute.

Herri askotan bezala, Zizurkilen ere prestatu dituzte dagoeneko ikasturte berrirako ikastaroak. Urriaren 1ean hasiko dira gehienak, eta ekainaren 19an amaituko dira horietako asko. Ez guztiak ordea, izan ere,ikastaro laburrak ere antolatu dituzte.

Izena eman nahi duenak Zizurkilgo udal bulegoetan egin beharko du, edota 943 69 10 12 telefonora deituta, urriaren 25a baino lehen. Izena ematearekin batera egin beharko da ordainketa. Bi edo ikastaro gehiagotara izena ematen duenak ordainketa bi epetan egiteko aukera izango du. 

IKASTAROAK

Haurrentzat

Antzerki tailerra.2013-2007 urteen artean jaiotako umeentzat, ostiraletan, 18:00etatik 19:30era; 90 euro.

Helduentzat

Patchwork.Asteazkenetan, 18:00etatik 20:00etara; 100 euro.

Yoga.Astelehenetan eta asteazkenetan, 10:30etik 20:00etara; 135 euro.

Pilates aurreratua.Astearte eta ostegunetan, 18:30etik 19:30era; 140 euro.

Sabel dantza.Astelehenetan, 19:00etatik 20:30era. 140 euro.

Forman jar zaitez.Astelehen eta ostiraletan, 17:55etik 18:55era; 135 euro.

Zumba.Asteazken eta ostiraletan, 19:30etik 20:30era; 135 euro.

Dancehall.Asteazkenetan, 19:15etik 20:15era eta larunbatetan 11:30etik 12:30era; 100 euro.

Ingeleseko mintzapraktika.Asteazkenetan 18:30etik 20:00etara Plazida Otaño liburutegian. First maila; 120 euro.

Erretiratuentzat

Gimnastika.Astelehen, asteazken eta ostiraletan, 10:00-11:00.

Joskintza eta eskulanak.Ostegunetan, 16:00etatik 18:00etara.

Yoga.Astearte eta ostegunetan, 10:00etatik 11:30era.

Ikastaro laburra helduentzat

Sukaldaritza.Atxulondo tabernan, 19:00etan, Xabi Tellorekin; 15 euro, ikastaro bakoitza (3 ikastaroetara izena ematen duenak 40 euro). Urriak 15 (udazkeneko sukaldaritza), azaroak 12 (ehiza) eta abenduak 10 (Gabonetarako menua).

Bitxigintza.Larunbatetan, 11:00etatik 13:00etara, Agara Agirrerekin; urriak 5, 19, 26, azaroak 16, 30 eta abenduak 14; 60 euro.

Ikastaro laburrak umeentzat

Arte tailerraAnder Ortiz de Muruarekin Atxulondo kultur etxean, larunbatetan, 11:00etatik 13:00etara. Urriak 5, 19 eta azaroak 16 eta 30; 20 euro.

Bukalai dantza taldea

8 talde osatu dira eta ikastaroak astearte, asteazken eta ostegunetan emango dira.

Loatzo musika eskola

Informazio gehiago 943 69 18 57 telefono zenbakian.

Iriarte kultur etxeko ikastaroak

Eskulanak.Ostiraletan, 15:00etatik 17:00etara; 100 euro.

Helduentzat gimnastika.Astelehenetan eta asteazkenetan, 11:15ean; erretirotuek 80 euro, gainerakoek 110.

Memoria tailerra.Asteazkenetan, 18:30etik 20:00etara; 100 euro.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!