Zizurkilgo Elbarrenako jaiak 2019

Zizurkilgo XII. Kros Mistoa izango da, gaur, 19:00etan

Ataria 2019ko irailaren 4a

Izena lasterketa hasi baino ordubete lehenago eman beharko dute bikoteek; doakoa da parte hartzea.

Zizurkilgo Elbarrenan festa giroa da nagusi, baina kirola egiteko aukerarik ere ez da faltako. Gaur, ohiturari jarraituz, Danenak antolatuta Zizurkilgo XII. Kros Mistoa jokatuko da 19:00etatik aurrera.

Bost kilometroko ibilbidea da bikoteek osatu beharko dutena, eta lau itzuli eman beharko dizkiote zirkuitu berari. 2005. urtean edo aurrez jaiotakoek parte hartu ahal izango dute. Lasterketaren aurretik egingo dute txikienei zuzendutako lasterketa.

Izena lasterketa hasi baino ordubete lehenago eman beharko da, eta doakoa da. Lasterketa amaitzen duten lehenengo hiru bikoteek eskuratuko dituzte sariak, eta horrez gain, afariak zozkatuko dituzte parte hartzaileen artean. Dutxatzeko aukera egongo da lasterketaren amaieran.

Ondoren, barrikotea egingo dute Joxe Arregi plazan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!