Udal gobernutik zehaztapenak PSE-EEren oharrari:

Erabiltzailearen aurpegia Zizurkilgo Udala 2019ko irailaren 3a

Batetik, festa batzordea organo irekia da. Edonork hartu dezake parte bertan eta udal gobernuak bere autonomia errespetatu eta babesten du, altxor bat delako herritarrek festak antolatzea.

 Bestetik, Zizurkilgo Udalbatzak euskara plana onartua du aho batez,  eta bertan euskararen normalizaziora bidean urratsak ematea jasotzen da, euskarari lehentasuna emanez, Zizurkilen euskara ulertzen dutenen kopuru oso handia ikusita guztia etengabe elebitan jartzea gainditu behar dela ondorioztatuz, besteak beste. 


Hori esanda, datorren urtera begira gogoeta bultzatuko dugu festa batzordearekin batera, urratsak ematen jarrai dezagun Zizurkil euskaldunagora bidean ahal dela inor euskararen aurka jarri gabe. Eta bide honetan salatzen dugu Alderdi Sozialista (zeinaren bozeramaileak ez dakien euskaraz) bi hizkuntzen bizikidetzaren aldarria egiten agertzea, bi hizkuntzak jakitea denean bizikidetzarako urrats garrantzitsuena. Besterik gabe, polemika antzuak utzi, festa batzordeari egindako lana eskertu eta festa ederrak opa dizkiegu zizurkildarrei. Festa euskaldun eta parte hartzaileak izan daitezela, etorkizuneko Zizurkil izatea nahiko genukeen moduan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!