Zizurkilgo Elbarrenako jaiak 2019

Klasikoek indarra dutela erakutsi dute

Irati Urdalleta 2019ko irailaren 1a

II. Kotxe eta motor klasikoen topaketa egiten ari dira. Goizean, motorrek igoera kronometratua egin dute Fraisorora.

Motor klasikoek Fraisorora igotzeko indarra dutela erakutsi dute, gaur goizean egin den igoera kronometratuan. Guztira, hamabi parte hartzaile izan dira. Antolatzaileek esan dutenez, aurreko urtean baino batzuk gutxiago izan dira, eguraldi txarrarengatik edo. Hala ere, Zizurkilera hurbildu diren motor eta kotxeak askoz gehiago izan dira.

II. kotxe eta motor klasikoen topaketa ari dira egiten eta igoera kronometratuaz gain, beste hainbat ekintza ere burutu dituzte. Hain zuzen, Aiztondo bailaran ibilaldia egin dute; 14:30ean, bazkaldu egingo dute; eta 17:00etatik aurrera, kontzertua eta DJ-a edukiko dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!