Plazida Otaño liburutegiak antolatutako I. Argazki lehiaketak baditu garaileak

Irati Urdalleta 2019ko abuztuaren 28a

Larraulgo Miren Zumetak eskuratu du lehen saria eta Zizurkilgo Olaia Boujemaak bigarrena.

Perspektibak argazkia ilusio optiko bihurtzen duenean izan da lehiaketako gaia. Larraulgo Miren Zumetarentzat izan da lehen saria eta 150 euro eskuratu dit. Bigarrena, berriz, Zizurkilgo Olaia Boujemaa izan da eta 50 euro jaso ditu.

Antolatzaileek adierazi dutenez, urteroko ekimena bihurtzea dute helburu. Horretarako, bailarako gazteak animatu dituzte parte hartzera eta udaberri aldera bigarren edizio bat izango dela aurreratu dute, irudimena eta argazkigintza uztartzeko.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!