Zizurkilgo Elbarrenako jaiak 2019

II. Melokotoi Txapelketa jokatuko dute Zizurkilen

Ataria 2019ko abuztuaren 26a

Emakumeen errugbi eguna ospatuko dute larunbatean, eta bazkarirako izena emateko epea bihar amaituko da.

Elbarrenako jaiak hasteko aste bat baino gehiago falta da, baina, motorrak berotzen joateko, ekitaldiak antolatu dituzte asteburu honetarako. Larunbatean, abuztuaren 31n, emakumeen errugbi eguna ospatuko dute, eta egunari hasiera emateko II. Melokotoi Txapelketa antolatu dute.

Aurten parte hartuko duten taldeak honakoak izango dira: Bera Bera, Hernani La Unica eta Ordizi. Partidak Danenaren zelaian jokatuko dira, 12:00etan hasita. Partidak amaituagatik, hirugarren denbora ez dute jokatu gabe utziko, eta horretarako, bazkaria antolatu dute Joxe Arregi plazan. Bazkari irekia izango da eta edonork eman dezake izena. Apuntatzeko azken eguna bihar izango da, eta Atxulondon edo Egarrin eman daiteke izena. Iluntzean, 19:30ak aldera, The hastelen's taldearen kontzertua izango dute.

Igandeko ekitaldiak

Irailaren 1erako ere ekitaldiak antolatu ditu Zizurkilgo Udalak; egun horretan, II. Zizukilgo kotxe eta motor klasikoen topaketa ospatuko dute:

08:30-09:30. Kotxe eta motorren etorrera.
09:45-11:00. Motorren igoera kronometratua Fraisorora (tanbordun motorrak).
11:30-12:45. Kotxe eta motorren ibilaldia Aiztondotik barrena.
13:00. Motorren azelerazio froga (30 urtetik gorako guztiek).
14:30. Bazkaria Joxe Arregi plazan.
17:00. Kontzertua.
Jarraian. DJa.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!