Zizurkil Herriguneko jaiak 2019

Txikiak buruhandiei ihesi ibili dira

Irati Urdalleta 2019ko abuztuaren 17a

Buruhandien aurretik korrika eta aurpegia pintatzen igaro dute goiza Zizurkilgo haurrek.

Zizurkil herriguneak festan murgilduta jarraitzen du. Gaur goizean, buruhandien txanda izan da. Etxeko txikienek gozatu ederra hartu dute haiei ihes egin nahian edo erraldoien dantzei begira. Zizurkilgo erraldoi eta buruhandiak ez dira bakarrik egon, Añorgakoak ere bertan izan direlako. Gainera, korrika egin nahi ez zutenek aurpegia pintatzeko aukera ere eduki dute.

Arratsaldean ere festak ez du etenik izango. Ikusi egitarau osoa hemen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!