Tentagarria da arriskua, bai behintzat, buruhandiez ari garenean. Krosa amaitu bezain laster irten dira buruhandiak, eta haur eta gaztetxoek beren estrategiak diseinatu dituzte, maskuriengandik urrun izateko: korri egin, azkar; gurasoen hankapean babestu; tabernako atearen gerizpean ezkutatu; edo, besterik gabe, norbera ere buruhandi bilakatu.