Zizurkil Herriguneko jaiak 2019

Sator zulorik ez da, korrikalari trebeentzat

Itzea Urkizu Arsuaga 2019ko abuztuaren 16a

Haur eta gaztetxoen krosarekin ekin diote, Zizurkil Herrigunean, haurren egunari; Aitziber Ibarbia korrikalaria izan dute gidari.

Herriko belaunaldi berriei festaren harra sartzeko eguna dute, gaur, Zizurkilgo Herrigunean. Krosarekin ekin diote egitarauari eta, gehienak itzalaren bila aritu badira ere, eguzki betean osatu behar izan dituzte lasterketak.

Belazean ibilbidea argi markatuta bazegoen ere, aurkezleak behin eta berriro ohartarazi ditu korrikalariak: "Kontuz sator zuloekin!". Baina, lasterkari trebeentzat ez da sator zulorik, eta Haur Hezkuntzako mailako neska-mutiletatik hasi eta DBHko parte hartzaileetaraino, airoso osatu dituzte korrikako lehiak.

Ez da gutxiagorako, Aitziber Ibarbia korrikalaria izan baitute laguntzaile, eta lehen itzuli guztiak osatu ditu korrikalariekin; gurasoen txanda inprobisatuan ere gidari aritu da Ibarbia.

Haurren eguneko kroseko parte hartzea gora doa, urtez urte, eta aurten 53k eman dute izena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!