Seigarren egin du Joseba Otaegik lehen mailako Gipuzkoako Aizkolari Txapelketan

Ataria 2019ko uztailaren 27a

Ostiralean, Mendaroko Goiñati pilotalekuan jokatu zen finala eta Julen Alberdi aizkolari azkoitiarrak jantzi zuen txapela.

Sei parte hartzaileek honako lana  zuten egiteko: aurrena 54''-ko lau enbor ebaki, ondoren 60''-ko lau enbor eta azkenik 72''-ko bi enbor.

Julen Alberdik egin beharreko lanak 31 minutu eta 26 segundoan bete zituen eta bigarren izan zen Mikel Larrañaga (31' 47''). Atzetik sailkatu ziren Ugaitz Mugertza hirugarren (33' 35''), Eneko Otaño laugarren (34´39´´), Iñaki Azurmendi bosgarren (35´10´´) eta Joseba Otaegi seigarren (39´21´´).

Julen Alberdi Txikia IV.a lehen aldiz geratu da Gipuzkoako txapeldun.

Argazkia: Maxixatzen

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!