Turismo gehigarria

[BABESTUTAKO EDUKIA] Naturan zehar zaldi gainean

Ataria 2019ko abu. 4a, 05:59

Western estiloko Muga Ranch zalditegiak aukera bikaina eskaintzen du zaldi gainean inguruko herri txikiak, mendiak nahiz txoko ikusgarriak ezagutzeko. Ibilaldi horiez gain, klaseak eta zaldia gordetzeko lekua ere eskaintzen dituzte. Bertakoek nahiz kanpokoek probatu beharrekoa, esperientzia ahaztezinak bizitzeko.

Zaldiak dira Juan Bautista Garciaren pasioa. Horregatik erabaki zuen 2015ean Muga Ranch zalditegia irekitzea Zizurkilen. Baina ez da besteak bezalakoa. Izan ere, bertara hurbiltzea Mendebalde Urrunean sartzea bezalakoa da, Western zalditegi bat baita. Horrelako bat irekitzen lehenengoak izan ziren Euskal Herrian. Ordutik ireki dituzte beste batzuk, baina Gipuzkoan bakarrak izaten jarraitzen dute.

«Ez da edozein lekutan ikusi daitekeen ohiko zalditegi bat. Western modalitatean ganaduarekin lan egiten dugu Mendebalde Urrunean bezala», azaldu du Garciak. Gaur egun, hamabost zaldi dauzkate eta beste hamalau ere zaintzen dituzte. Zalditegi hau gainontzekoengandik bereizten duena zaldi turismoa da. Hain zuzen ere, inguruan dauden Hernialde, Alkiza edo Larraul bezalako herrietatik igarotzen diren ibilaldiak eskaintzen dituzte. «Zirkulu modukoak egiten ditugu gure inguruan eta bezeroak nahi duenaren arabera, zabaltzen joaten gara», dio.

Ibilbideak

Paisaiaz gain, kulturaz gozatzeko aukera ere badago ibilaldi hauetan. Esaterako, zalditegiaren ondoan Basagain izeneko Burdin Aroko herri bat dago eta Aranzadikoak bertan lanean aritzen dira. «Herri txikietan turismoa egin daiteke, baina gu zaldiz iristen gara eta ez motoz. Desberdintasuna ikaragarria da».

Ordubeteko ibilbideetatik hasi eta egun osokoak ere egiten dituzte. «Apuntatzen den jende kopurura eta mailara egokitzen ditugu ibilbideak». Gainera, edozeinentzat dira egokiak, baina gutxiengo ezagutza batzuk eduki behar dira. «Niri berdin zait zazpi edo zortzi urteko haur bat edo 70 urteko bat eramatea. Beti gutxien dakienera egokitzen gara».

Nekazaritza ingurua ezagutzeko asmoarekin, turista ugari etortzen zaizkie. Horrela, oinez joanda eduki ezin dituzten esperientziak bizitzen dituzte. «Zaldi gainean zoazenean, basoko animaliek ez dute ihes egiten», dio. Horrela, arranoak, putreak edo katagorriak ikusi daitezke. Gainera, paisaiaz gozatzeko eta bestelako esperientziak bizitzeko aukera ere ematen dute.

Klaseak

Ez dakitenentzat klaseak ere badauzkate. Ikastaro horiek baliagarriak dira mendiko oztopoak gainditzen ikasteko. Bi motatako irakasleak dituzte horretarako: batek teknika erakusten du, eta ekitazioa ematen du, heziketa klasikoa eginez. «Ni, berriz, naturalistagoa naiz eta saiatzen naiz animaliaren eta pertsonaren arteko erlazioa lantzen», azaldu du Juan Bautista Garciak. Klaseak jasotzen dituzten horiei asko ematen die zaldiak: «Animaliak zaintzen hartzen duzun ardurak bizitzarako ere balio dizu».

Zalditegian bost edo sei urterekin hasi daitezke haurrak eta aniztasun funtzionala daukatenekin ere lan egiten dute. «Mugikortasun arazoak dituzten pertsonei asko laguntzen diete zaldiek baita oso aktiboak direnei ere, erlaxatu egiten direlako». Juan Bautista Garciak ez dauka zaldiekin terapia egiteko titulurik. «Hala ere, irakasle batekin terapia egitera etorri nahi badute, nik zaldiak jartzen dizkiet».

Zaldiak uzteko aukera

Klase eta ibilaldiez gain, beste hainbat zerbitzu ere eskaintzen dituzte Muga Ranchen. Esaterako, zaldien jabeek bertan utzi ditzakete. Gainera, bertako instalakuntza guztiak erabili ditzakete eta mendira ere joan daitezke buelta bat ematera. «Leku pribilegiatu batean gaude, hemen dena mendia delako». Muga Rachen bereizgarri nagusia heziketa naturala da. «Zaldiaren gaineko buruzagitza bat eginez, zaldia zurekin identifikatuta sentitzen da eta lidertzat hartzen zaitu», azaldu du. Zaldiarekin erlazio ona lortzea da gakoa.

Artistak ere badira Muga Racheko zaldiak eta, esaterako, lehengo urtean, Soinujolearen Semea filmean parte hartu zuten. «Hemen zaldiei ematen diegun heziketarekin, oso ondo erantzun zuten guztiek».

Etorkizunera begira ere ez da geldirik egongo, haurrentzako udaleku batzuk jarri nahi baititu. «Tipiak muntatu nahi ditut, eta beste aldean gotorleku bat egin, indioak eta bakeroak irudikatzeko». Haurrei, zaldiaren gainean ibiltzen ez ezik, kulturaz ere erakutsi nahi die. Udalekuak zuzenduta egongo dira ez zaldi gainean ibiltzen ikastera soilik, baita naturan bizitzen ikastera ere: «Gure nekazaritza ingurua zaintzea mendeetatik datorrela erakutsi nahi diet. Inguruarekin eta naturarekin armonian bizitzea garrantzitsua da». Inguruko aldapetan tirolina batzuk jarri nahi ditu, baten bat 300 metro baino luzeagoa ere bai.

Ikusi daitekeenez «betetzen duen animalia bat» da zaldia eta nahi duen oro gonbidatzen dute esperientzia bera bizitzera.

MUGA RANCH

Helbidea. BEBAILARA AUZOA, 192, ZIZURKIL.

Telefono zenbakiak. 609 474 123

Sare sozialak. Facebook: Muga Ranch

E-maila. rancho@mugaranch.com

Webgunea. www.mugaranch.com

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!