Joseba Otaegi txapelaren lehian

Ataria 2019ko uztailaren 24a

Gipuzkoako Lehen Mailako Aizkora Txapelketaren finala ostiralean jokatuko da Mendaron. Goiñati frontoian 18:00etan hasiko da herri kirol jaialdia eta bertan egongo da Joseba Otaegi zizurkildarra txapela irabazteko asmoz.

Ez du lan erraza izango, Mikel Larrañaga, Iñaki Azurmendi, Julen Alberdi, Ugaitz Mugertza eta Eneko Otaño ere han izango baitira asmo berdinarekin. 10 enbor bota beharko dituzte finalistek. Horietatik lau 54 ontzakoak izango dira, beste lau 60koak eta azken biak 72koak. Faboritoa Larrañaga izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!