Zizurkilgo gaztetxeko festen egitaraua

Ataria 2019ko uztailaren 9a

Aiztondoko Gazte Asanbladak gaztetxeko festaren egitaraua aurkeztu du. Oztopo guztien gainetik gaztetxeak aurrera jarraitzen duela iragarri dute: "Instituzioek gure borroka deuseztatzeko mila saiakera egin arren inoiz baino biziago gaude, mundu zaharra gainditu eta berria bat eraikitzeak dakarren ilusio eta indar guztiarekin".

EGITARAUA

Uztailak 19, ostirala

17:00. Arteaz, mural margoketa.

18:30. Arroparen kolektibizazioaren irekiera, plazan.

22:00. Kontzertuak: Portavoz, Catana eta Nuclear, Luanko, Revilo Marley, DJ Jopsen, Gorka Suaia eta Ama Rebel, Rumi, Dabu & Lilith Selektah.

Momentuan 6 euro, sarrerarekin, 5 euro.

Uztailak 20, larunbata

10:00. Azoka eta infogunearen irekiera. Pintxoak egongo dira.
Ondoren. Gaztetxearen izaera eta ibilbidea eta eskualdeko proiektuaren aurkezpena.
12:00. Estado de excepcion y estado de guerra liburuaren aurkezpena, Esteban Zamorarekin.
14:30. Bertso bazkaria: Maialen Akizu, Eli Pagola eta Aitor Bizkarra bertsolariekin. Gai jartzailea: Amaia Agirre. Sarrera: 7 euro.
17:00. Ipuin Poema Sinfonikoa.
19:00. Txoira Txori bakarlaria.

Uztailak 21, igandea

11:00. Ume jolas kooperatiboa: Kaxildaren bila.
18:00. Zineforuma: La haine.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!