Munstrotegia zabaldu dute Plazida Otañon

Ataria 2019ko ekainaren 13a

Erakusketa ekainak 29ra arte egongo da ikusgai.

Ikasturtea bukatzear dagoen honetan, etxeko txikienek azken hilabete hauetan egin dituzten munstroak jarri dituzte ikusgai Aiztondoko Plazida Otaño liburutegian. Motxila ibiltarian jarritako misioari erantzunez, familia giroan egindako lanak dira. «Ederrak eta bitxiak», esan dute arduradunek. Denera 70 familiak eraman dute motxila ibiltaria azken 3 hilabetetan eta 122 umek hartu dute parte denetara.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!