Elbarrenako festetako kartel lehiaketa martxan

Ataria 2019ko ekainaren 6a

Lanak ekainaren 30era arte udal bulegoetan edo liburutegian aurkeztu beharko dira, edo bestela, zizurkil@live.com helbidean.

Paperean din A4 formatuan aurkeztu beharko dira kartelak edo digitalean JPG formatuan (gutxienez 300ppp-ko bereizmenarekin). Testu honek agertu beharko du kartelean: Zizurkilgo jaiak 2019. Irailak (4), 5, 6, 7, 8, 9.

Lehen saria eskuratzen duenak 150 euro jasoko ditu eta herri afarirako bi txartel.

Lanek argitaratu gabekoak eta jatorrizkoak izan beharko dute, nahi adina koloretan eta edozein teknika erabilita.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!