Ekimen horretan, Asteasuko bidegorrian zehar ibiliko dira adinekoak. Hiru ibilbide izango dituzte aukeran, luzera desberdinekoak, bakoitzaren gaitasunaren arabera bat edo bestea aukeratzeko.
10:00etan abiatuko dira denak batera Elizpe erretiratu elkartetik, eta 12:00etan hamaiketakoa izango dute Zizurkilgo Joxe Arregi plazako taberna batean.