Izena eman daiteke Zimiterioko XVII. Eskuz binakako pilota txapelketan

Ataria 2019ko ekainaren 4a

Irudian, iazko txapeldunak

Izen emateko epea ekainaren 4an amaitzen da eta 695 75 29 62 edo 617 699 400 telefonoetara deituta egin beharko da. Bikote bakoitzak 10 euro ordaindu beharko ditu.

Zizurkilgo Ziotza kirol elkarteak antolatzen du Zimiterioko XVII. Eskuz binakako pilota txapelketa, V. Malli Memoriala. Iriarte jatetxearen eta Zizurkilgo Udalaren babesa du txapelketak.

Honako sariak banatuko dira: Lehenengo bikotearentzat txapela, kopa, 100 euro eta afaria; Bigarrengo bikotearentzat kopa, 50 euro eta afaria; Hirugarren eta laugarren bikoteentzat afaria; Eta herriko lehen bikoteari 30 euro emango zaizkio.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!