“Umearen tokian jarriko bagina, ez genuke libururik edo hitzaldirik beharko”

Erabiltzailearen aurpegia Zubimusu Ikastola 2019ko maiatzaren 8a

“0-3 etapa. Haurraren garapen psikoemozionala” izenburupean hitzaldia emango du larunbatean Zizurkilgo eskolan.

0-3 garaian zer behar emozional ditu haur txikiak? Zerk laguntzen du eta, aldiz, zerk oztopatzen du? Haurraren garapen emozionala ahalik eta modurik osasungarrienean akonpainatzeko, haur txikien garapen emozionalaren inguruko saioa eskainiko du Zubimusu Ikastolak, Estitxu Fernandez psikologoaren eskutik.

Hitzordua maiatzaren 11n izango da Zizurkilgo ikastolan 10:00etatik 12:00etara bitartean. Izen-ematea zabalik dago. Irekia eta doakoa da. Ikastolako webean edo 943 69 23 21 telefonora deituta eman daiteke izena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!