Basalandareekin xaboi ekologikoa egiteko tailerra Fraisoron

Ataria 2019ko apirilaren 11

Maiatzaren 8an eta 9an, 16:00etatik 19:00etara izango dira saioak Fraisoro Eskolan. Izen emateak 36 euroan egin behar dira, fraisoro@fraisoroeskola.eus helbidean edo 943 69 01 66 telefonoan.

Itziar Juaniz eta Jone Aldebaldetrekuk eskainiko dute ikastaroa eta basalandare batzuen ezagutza, mazerazioak eta xaboiak nola egiten diren ikastiko dute parte hartzen dutenek.

Paseo bat emanez eta zentzumenak erabiliz basalandare ezberdinak ezagutuko dituzte eta mazerazioak egiteko osagai ezbredinen inguruan hitz egingo dute ondoren. Xaboiak egiteko erabili beharreko materialak eta osagaiak eskura egongo dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!