Gazte Eguna ospatzen ari dira Zizurkilen

Ataria 2019ko apirilaren 6a

Gazte direnen, eta hala sentitzen direnen eguna ospatzen ari dira, gaur, Zizurkilen. Bihar goizaldera arteko festa antolatu dute.

Txepetxa gazte asanbladak antolatuta, zortzigarrenez ari dira ospatzen Gazte Eguna Zizurkilen. Goiza tortilla patata lehiaketarekin hasi dute. Bien bitartean, toka, aulki jokoa, sokatira eta sokasaltoan aritu dira, nor baino nor. Tartean, tortilla irabazlea hautatu eta dastatzeko aukera izan dute sagardoaren laguntzaz. Goiza borobiltzeko, lehiaketa guztietako puntuak batu dituzte; bi taldeek puntu kopuru bera lortu dutenez, bi tiraldi egin dituzte sokarekin eta talde garaileak pasta kaxa bat eta xanpaina irabazi ditu.

Talde irabazlea erabaki aurretik, txepetxaren jaitsiera egin dute, eta bazkaltzera eseri aurretik taldeko argazkia atera dute. Arratsaldean, Matraka elektrotxaranga izango dute giroa alaitzen, eta iluntzean xolomoen ogitartekoak salduko dituzte zentro kanpoan. Eguna amaitzeko, Fan&Go taldeak eskainiko du kontzertua.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!