'Pausoka, Adinak ez du inporta' ekimena, asteazkenan

Ataria 2019ko apirilaren 4a

Apirilaren 10ean jarriko da berriro martxan 'Pausoka, Adinak ez du inporta' ekimena.

Zizurkilgo Elizpe erretiratu elkarteak eta Zizurkilgo Udalak elkarlanean antolatzen duen ekimena da. Bertan, Asteasuko bidegorrian zehar ibilaldia egingo dute erretiratuek, 10:30ean Elizpe jubilatu elkartetik bertatik abiatuta. Hiru ibilbide daude aukeran, norberaren gaitasuna kontuan hartuta:

- Burrutsi baserri pareraino

- Martxetaundi baserriraino

- Asteasuraino

Ondoren denak elkartuko dira 12:00etan, Zizurkilgo Joxe Arregi plazan, elkarrekin hamaiketakoa egiteko. Iazko bideari jarraiki, hilean behin egingo da irteera. Izen-emateak Elizpe erretiratu elkartean egingo dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!