'Paisaiatik mahaira' izeneko ikastaroa Fraisoron

Ataria 2019ko martxoaren 29a

Apirilaren 2an, 4an eta 9an, 15:30etik 19:30era, Fraisoro eskolan izango da basalandareekin egiten den sukaldaritzaren inguruko ikastaroa.

"Zergatik erabili basalandareak?" galdera horri erantzunez hasiko dute ikastaroa. Ondoreko saioetan, basalandareak bereizteko eta biltzeko ibilbideak eta basalandareekin janaria prestatzeko gida emango dute.

Clara Gutierrez Arana ariko da irakasle lanetan eta gaztelaniaz eskainiko ditu saioak. Landareak sendatzeko landareetan, sendabelarretan eta basalandare jangarrietan aditua da. 40 euro balio du matrikulak eta izen emateak fraisoro@fraisoroeskola.eus helbidean edo 943 69 21 66 telefono zenbakian egin beharko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!