Amonarriz eta Kortajarena, talentudun kirolariak

Ataria 2019ko martxoaren 28a

Xabier Amonarriz, Batis Kortajarena prestatzailea eta Jon Kepa Kortajarena

Gipuzkoako Foru Aldundiak talentudun kirolariak atzeman eta prestatzeko duen programaren barruan, Danok Danena halterofilia taldeko bi gaztetxo hautatu dituzte etorkizuneko kirolari gisa: Xabier Amonarriz eta Jon Kepa Kortajarena.

Proba batzuk pasa ondoren, 2018-19 denboraldiko talentuzko kirolariak izendatu berriak izan dira biak. Hainbat kirol kontuan hartuta, 20 kirolari izendatu dituzte guztira Gipuzkoan. «Hain gazte izanik, bere esfortzua suposatu die Xabiri eta Jon Kepari horretara iristea. Zorionak biei eta animoak aurrera jarraitzeko», azaldu dute Danok Danena taldetik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!