Zizurkilgo Emakumeen Zirkuluak hasi du bere ibilia

Ataria 2019ko martxoaren 25a

Emakumeen Zirkulua osatu da, eta martxoaren 29an, ostiralean, hasiko du ibilia, 18:00etan, Iriarte kultur etxean egingo den bileran.

Kideek aipatu dutenez, "ez da izango talde itxia, irekia baizik, dinamikoa, osatuko duten emakumeen nortasunetara egokitua". Adin-tarte eta mota desberdinetako emakumeek eman dute izena Emakumeen Zirkuluko kide izateko eta ostiraleko bileran parte hartu ahal izango dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!