Sagardoaren Kondairaren azkena, ostiralean

Ataria 2019ko martxoaren 25a

Ostiralean, martxoaren 29an, itxiko du ibilbidea Sagardoaren Kondaira ekimenak Zizurkilen. Pasus jatetxean izango da 19:00etan.

Antzinako garaietatik hasi eta gure sagardotegietaraino sagarrek eta sagardoak egindako ibilbideari amaiera emango zaio horrela, ostiralean egingo den kata maridatuarekin.

Bertan parte hartu ahal izateko, aurrez izena eman behar da Zizurkilgo udal bulegoetan edo Pasus tabernan bertan. Kata maridatuaren prezioa 10 eurokoa izango da, eta aurkeztuko diren artelanekin lotutako 3 pintxo eta edari probatzeko aukera izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!