Gipuzkoako Ahaldun Nagusirako hautagaien topaketa Fraisoron

Ataria 2019ko martxoaren 25a

Enba sindikatuak antolatuta, apirilaren 5ean egingo dute 11:00etatik aurrera Fraisoro Nekazal Eskolan, "baserritar eta politikarien arteko elkar ezagutza bultzatzeko".

Gipuzkoako Enbak, maiatzaren 26ko foru hauteskundeak lurraldeko nekazariengan duten garrantziaz jabeturik, batzar nagusietara aurkezten diren alderdi guztiei luzatu die gonbita nekazaritza jarduera eta landa garapenari buruz eratu duten topaketan parte har dezaten.

Xabier Euzkitze izango da aurkezle eta moderatzaile lanetan ariko dena eta gonbita onartu duten hautagai bakoitzak aukera izango du, nekazaritzarako eta landa gunerako duen bere egitaraua agertzeko; Ondoren, politikari eta baserritarren arteko elkarrizketa zabalduko da, baserritarrek politikariei aurrez aurre galdetzeko aukera ezin hobea izanaz.

Topaketa, euskara hutsez ospatuko da eta apirilaren 5ean, ostirala, ospatuko da Zizurkilgo Fraisoro Nekazal Eskolan, 11:00etatik13:30era.

Ekitaldia irekia da nahi duen edonorentzat, baina interesa duen orok aurrez izena eman beharko du 943 65 01 23 telefonoan edo gipuzkoa@enba.eus helbidean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!