Korrikari harrera egiteko ekitaldiak antolatu dituzte

Ataria 2019ko martxoaren 22a

Martxoaren 26an, asteartea, 18:30ean, Zizurkilgo Atxulondo kultur etxean izango da korrika batzordea.

Zizurkilen Korrikari harrera eta ongi etorria egiteko antolatu duten egitarauaren berri eman dute:

Apirilaren 1etik 5era

Gutun-ibiltaria. Zizurkilen helduen euskalduntzean euskaraz ikasten ari diren herritarrek euren ikasprozesuari buruzko gutun-ibiltaria idatziko dute euren ikasgeletan. Horretarako unitate didaktiko bat prestatu dute apropos ahal den heinean gutunak zabalkundea izan dezan Zizurkilgo herritarren artean; Korrika zertarako antolatzen den uler dadin eta azpimarratu dadin helduen euskalduntzean diharduten herritarren ahalegina. Apirilaren lehen astean euskara eskoletan idatziko da gutuna.

Apirilak 8, astelehena

19:00. Plazida Otaño liburutegian, Lorea Agirreren hitzaldi-elkarrizketa: Non eta nola gurutzatzen dira feminismoa eta euskara?
Gutun-ibiltariaren irakurketa ozena bideratuko da hitzaldiari sarrera emateko. Ondoren, Lorea Agirrek hartuko du hitza Igotz Alkortaren laguntzarekin, herriko eduki eta egoerara egokitzeko xedez.

Apirilak 11, osteguna Korrika txikia
15:30. Zizurkilgo herrigunera joateko bidegurutzetik (Gasor lantegi parean) hasita, Zizurkilgo Zubimusu zubira iritsiko da lasterketa Zizurkilgo ikastetxe guztietako partaideek eta Uliazpiko kideek eskuz esku elkarri lekukoa pasaz. Ondoren, Korrikako irudiaren mosaikoa osatuko da parte hartzaile guztiekin Joxe Arregi plazan eta elkarrekin meriendatuz emango zaio amaiera.

Apirilak 12, ostirala

Korrika jaia eta Korrikari harrera

20:00. Korrika-afaria Joxe Arregi plazan (sarrerak salgai ohiko lekuetan).

Afalostean. Peto-banaketa Korrikaren lekukoa eramango duten herriko elkarte eta eragile guztien artean. Klika! dantza-ikuskizuna: Dance Hall eta Euskal Dantzaren fusioa.

00:00 - 02:45. Musika eta dantza Oizeder Maio DJarekin.

03:00. Klika! Korrika! Adunako aldapan korrikaren lekukoa hartuko dute zizurkildarrek eta 03:29an Zubimusu zubian pasako die lekukoa billabonatarrei.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!