Danok Danenako pultsulariek bikain hasi dute denboraldia

Ataria 2019ko martxoaren 22a

Ezin hobeto eman diote hasiera, Danok Danena Halterofilia taldeko pultsulariek, denboraldiari. Martxoaren 16an, larunbatean, Zarautzen izan zuten lehen jardunaldia.

Bertan jokatu zen Gipuzkoako Txapelketa. Eskolarteko Teknika, 17 urtez azpikoena eta gazte mailako norgehiagokak lehiatu ziren.

Teknika Txapelketan, benjamin mailan, Yohana Sanchez izan zen txapelduna, Zizurkilgo Pedro Mari Otaño eskolakoa.

Alebin mailan ere, Zizurkilgo Pedro Mari Otaño eskolako ikasleek parte hartu zuten. Lehen sailkatua Mirari Maqueda izan zen. Bigarren postua Pascual Jimenezek eskuratu zuen eta, hirugarrena, Zigor Urretabizkaia izan zen. Atzetik, laugarren postuan, Sergio Gonzalez; bosgarrena Ali El Oikili izan zen eta, seigarrena, Mavellos Ojaerum. Zazpigarren eta zortzigarren postuak, hurrenez hurren, Walid Eissa eta Unity Owarentzat izan ziren.

Infantil mailan, berriz, Zizurkilgo Pedro Mari Otaño eskolako Cleon Okorok seigarren postua eskuratu zuen.

17 urtez azpikoetan, 55 kiloko kategorian, Jon Kepa Kortajarena izan zen txapelduna. Aldiz, 89 kiloko kategorian, Xabier Amonarrizek lortu zuen txapela.

Gazteen mailan, eta 55 kiloko kategorian, Jon Kepa Kortajarena izan zen txapelduna. 67 kiloko kategorian, berriz, Ioan Laverrek lortu zuen lehen postua. 89 kiloko kategorian, Xabier Amonarrizentzat izan zen txapela.

Emakumezkoetan, 17 urtez azpikoetan eta gazteen mailan, hau da, kategoria guztietan, Aynabel Davila izan zen txapelduna.

Gizonezkoetan ere Xabier Amonarriz geratu zen txapeldun, 17 urtez azpikoetan eta gazteen mailan; kategoria guztietan, alegia

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!