Eskolarteko txirrindulariak lehian, Zizurkilen

Ataria 2019ko martxoaren 22a

Iazko probaren une bat.

Igande honetan Zizurkilen lasterketa egingo dute, 11:00etan hasita, eskolarteko txirrindulariek. Hirugarren urtea izango da aurtengoa. Ernio bidea kalean abiatuko dira txirrindulariak, eta bertan izango dute helmuga.

Lau txirrindulari eskolako partaideek hartuko dute parte: Aiztondo bailarako Danenakoak, Tolosako Oriako, Andoaingoa eta Goierrikoa. Benjamin, alebin eta infantil mailakoak ariko dira, guztira 40 inguru. Astebururo antolatzen ari dira lasterketak, eta ekainean bukatuko dute. Maiatzean Gipuzkoako Txapelketa izango dute jokoan, herrialdeko beste hainbat talderekin batera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!