Familia ugariek hobariak eskatzeko aukera dute

Ataria 2019ko otsailaren 27a

Martxoaren 29ra bitartean, hobaria eskatu ahal izango dute Zizurkilgo familia ugariek ondasun higiezinen gaineko zergan.

Zergaren %50eko hobaria aplikatuko zaie familia ugariaren titulua izan eta baldintza hori justifikatu dezaketen subjektu pasiboei. Hobaria 100.000 euroko balio katastralera arte aplikatuko da.

Eskaera-orriarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa honako hau da:
- Nortasun-agiriaren eta indarrean dagoen familia ugariaren tituluaren fotokopiak
- Titularrak eta onuradunek ohiko bizilekuaz gain inolako higizeinik ez dutela adieraziko duen Foru Ogasunak emandako ziurtagiria
- 2018ko ondasun higiezinen gaineko zergaren ordainagiriaren fotokopia

Informazio gehiago eskuratu nahi duenak, udal bulegoetara edo 943 69 10 12 telefono zenbakira jo dezake.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!