Martxoaren 8aren bueltan aurten ere ekitaldi ugari antolatu dituzte Zizurkilen. Hona hemen egitaraua:
Martxoak 2, larunbata
Irteera. Ondarru herria emakume sortzaileen emariaren bidez ezagutuko dute Zizurkilgo emakumeek eta bazkaria egingo dute Lekeition. Ondarruko Emakumeen Etxea bisitatuko dute eta egiten duten lanketaren berri izango dute.
Martxoak 6, asteazkena
Arratsaldean. Pintxo pote feminista izango da plazan.
Martxoak 7, osteguna
19:00. Zinegoak, Bilboko 16. GayLesboTrans Nazioarteko Zinema eta Arte eszenikoen jaialdiko lan hoberenen sorta emango dute Plazida Otañoko gela balioanitzean.
Martxoak 8, ostirala. Greba feminista.
Eskura ezazu zapi morea eta parte hartu greban.
08:00. Greba feministari hasiera emango zaio Zizurkil-Villabonako oinezko zubian.
08:30. Kotxe karabana. Villabonako kamioien aparkalekutik abiatuta.
11:00. Kotxe karabana Tolosara iritsiko da.
12:00. Zizurkil-Villabona manifa.
Ondoren. Aiztondoko emakumeen bazkaria Zizurkilen. Norberak bere bazkaria eramanez.
19:00. Denak Donostiako manifestaziora.
Martxoak 12, asteartea
19:00. Iriarte kultur etxean emakume zirkulua sortzeko bilera.
Helburua, energia femeninoa berreskuratu eta ospatzea da. Emakumeei biltzeko esparru bat eskaini nahi diete. Aipatu dutenez, "emakume topaketa bat da zirkulua eta bere esentzia, bertako emakume bakoitzarekin osatzen da, ez da ezer finkoa, estatikoa, baizik eta elkarren presentziaren baitan sorturiko mugimendu energetikoa".
Alaitz Garmendiak gidatuko du saioa eta elebitan izango da.
Martxoak 14, osteguna
19:00. Izaro Lasaren La vida nos llama liburuaren aurkezpena, Plazida Otaño liburutegiko balio anitzeko gelan.
Bestalde, Zizurkilgo Plazida Otañoko kideek iragarri dutenez Emakumeen Txokoa erabiltzeko aukera dago liburutegian. "Txoko honek emakumeok prestakuntza jasotzeko, hausnartzeko eta elkarrekin egoteko dugun gune bat izan nahi du. Txoko honetatik abiatuz, ahalduntze pertsonala eta kolektiboa eskuratzen lagunduko diguten gaitasunak ikasi eta garatzeko aukera eskaintzen zaigu. Bizitza modu autonomoan, indartsu eta konfiantzaz bizi izatea da ahalduntzea, aukeratzeko eta aldaketa sozialean parte hartzeko eskubidea. Aldaketa pertsonala eta kolektiboa bultzatzea da emakumeak ahalduntzeko eskolaren erronka, zergatik eta, gizonen eta emakumeen arteko botere harremanak aldatzea eta emakumeek gizartean eta politikan parte hartze handiagoa izatea delako aldaketa prozesu horren helburua, eta ondorio zuzena ere bai".