Plazida Otaño liburutegiak denbora darama Motxila Ibiltaria proiektuarekin lanean. Arantxa eta Irene liburuzainek aukeratutako liburuak eta ikus-entzunezkoak sartzen dituzte motxila horietan, eta denbora tarte batez familia baten etxean egon ondoren, bueltan misio bat egitea eskatzen diete.
Oraingo honetan misioa izan da etxetxo bat egitea, eta, bildutako etxetxo eta eraikinekin erakusketa bat muntatu da otsailaren 18tik martxoaren 7ra bitartean, Plazida Otaño liburutegian. "Ikusgarria izango da herriko artista txikienek egindako eskulanekin egindako hiria", esan dute liburutegiko arduradunek.