Ekitaldia egin dute Joxe Arregiren omenez, bere heriotzaren 38. urteurrenean

Irati Urdalleta 2019ko otsailaren 17a

Espainiako poliziaren eskutik jasandako torturen ondorioz hil zen Joxe Arregi duela 38 urte, bederatzi egunez inkomunikatuta egon ostean. Gaur eguerdian omenaldia egin diote Zizurkilen

Dantzan, poemak errezitatuz eta akrobaziak eginez omendu dute Joxe Arregi bere izena daraman Zizurkilgo plazan. Otsailaren 13an 38 urte bete ziren Espainiako poliziaren torturen ondorioz Arregi hil zenetik. Ekitaldira bertaratutakoek ez dutela ahazten esan dute eta Arregiren lorratzak oraindik hemen jarraitzen duela: “Memoria gordinaren gainean irribarre bat landatuko diagu. Iritsiko delako eguna , hirea, gurea, herri honena”, azpimarratu dute Arregiri eskainitako poeman. Ekitaldia loreak eta argizaiola eskainiz amaitu dute, eta ondoren, Urkamendi elkartera joan dira bazkaltzera.

Joxe Arregiri eskaini dioten poema

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!