'Jokotarte' ekimena abiatuko dute Plazida Otaño liburutegian

Ataria 2019ko urtarrilaren 23a

Liburutegia jolas eremu bihurtu nahi dute. Rol-jokoarekin eta xakearekin hasiko dira, eta, pixkanaka, mahai-joko desberdinak eskaini nahi dituzte, liburutegian jolasteko.

Jokotarte deitu diote, momentuz, Plazida Otaño liburutegian hileko hirugarren larunbatean egin nahi duten ekimenari. 11:00etatik 13:00etara izango dira saioak eta lehenengoa, urtarrilaren 26an izango da.

Rol-jokoarekin, irudimena eta espresioa landu nahi dituzte. Fantasiazko literatura gustuko duten gazte zein helduei zuzentzen dira, eta, bi orduz, mundu berri eta fantasiaz betetakoa sortuko dute 15 urtetik gorako gazteek, Beñat Madariaga zizurkildarraren gidaritzapean. Xakean, berriz, pentsamendua eta kontzentrazioa landu nahi dituzte, 10 urtetik gorako neska-mutilekin.

Oraindik izena emateko epea zabalik dago, eta horretarako, Plazida Otaño liburutegian eman beharko da izena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!