Organikorako poltsak eskuratzeko aukera udal bulegoetan

Ataria 2019ko urtarrilaren 3a

Joan den abenduaren 17tik udal bulegoetan poltsa konpostagarriak jaso ditzakete.

2018ko urrian Hondakinen Programa martxan jarri zuten Zizurkilen. Ordutik, herritarren eskaera bat askotan errepikatu da: udalak poltsa konpostagarriak banatzea, hain zuzen ere. Ikusita poltsa hauek derrigorrez erabili behar direla organikorako, plastikoak ekidin eta organikoaren kalitatea egokia izan dadin, eta konturatuta garesti xamarrak direla, udalak eskaera horri erantzutea erabaki du.

Rollo bakoitzean 37 poltsa konpostagarri daude, eta 3 hilabetean behin jaso ahal izango dute herritarrek etxe bakoitzeko rollo bana.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!