Gau Krosaren aurretik umeak protagonista

Ataria 2018ko abenduaren 15a

Zizurkilen kirol astea ari dira ospatzen eta arratsaldean Joxe Arregi plazan rokodromoa jarri dute. Gaztetxoek eskalada probatzeko aukera izan dute.

Pedaloak ere jarri dituzte umeen eskura eta zirkuitua marraztu dute plazan. Gaztetxo ugari gerturatu da jolasera.

Atzo TAKeko arraunlariek ergometroa jarri zuten plazako estalpe berrian eta nahi izan zuten herritarrek arraunean probatzeko aukera izan zuten. Ondoren, Atxulondo kultur etxean, emakume gazteentzako eskualdean kirola egiteko dauden aukeren berri eman zuten mahai inguru batean.

Gaur gauean, XXII. Gau Krosa egingo da Zizurkilgo kaleetan. 22:00etan 2006tik aurrera jaiotakoak aterako dira eta gainerako guztiak 22:30ean.

Bihar amaituko da Kirol Astea Zizurkilen eta honako egitaraua prestatu dute:

11:00. Halterofiliako XXV. Gabonetako torneoa Intxaur frontoian.
16:00. 3x3 saskibaloi txapelketa Ugare auzoko kantxan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!