Hondakinen karakterizazio publikoa egingo da asteazkenean Zizurkilen

Ataria 2018ko abenduaren 11

Abenduaren 12an, asteazkena, 17:00etatik aurrera Joxe Arregi plazan izango da karakterizazioa.

Karakterizazioak zabor poltsa nola osatua dagoen aztertzeko balio du; hau da, zein hondakin-gaik edo frakziok osatzen duten zabor poltsa. Horretarako udal brigadako langileek asteazken goizean, lurrean eta edukiontzien inguruetan aurkitzen dituzten zabor poltsak bilduko dituzte, bi edukiontzi bete arte.

Arratsaldean, edukiontzi horiek plazan hustu eta poltsen barruan dagoena aztertu eta sailkatuko da. Horrela, Zizurkilen arazo bat sortzen duten poltsa horiek, lurrean daudenak, zer konposizio duten ikusi ahal izango da.

Karakterizazioaren ondoren, 18:30tan, haurrentzako jolasak  antolatu dira hondakinen gaia lantzeko. Herri kirolak, tribiala eta Monika organikoa panpina egiteko tailerra izango dira plazan bertan.

Abenduaren 12an, asteazkena

17:00. Karakterizazio publikoa. Gure hondakinek zer konposizio dute? Zer da zabor-poltsen barruan dagoena? Ongi sailkatzen dugu? Etorri eta ikusi!!

18:30. Hondakinekin jolasean. Herri kirolak, tribiala eta Monika organikoa tailerra

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!