Mikel Landari omenaldia, gaur, Urkamendin

Ataria 2018ko azaroaren 30a

Joan den urteko omenaldiko argazkia. Landa bera izan zen protagonista nagusia

Urtero moduan, Zizurkilgo Urkamendi elkarteak aurtengo Frantziako Tourreko lehen txirrindulari euskaldunari omenaldia egingo dio. Aurrez hitzaldia izango da.

1986. urtetik omentzen du Urkamendi elkarteak Frantziako Tourreko lehen txirrindulari euskalduna.

Marino Lejarreta izan zen lehen bost urteetan omendutakoa, eta gerora Miguel Indurain, Abraham Olano, Joseba Beloki, Joane Somarriba, Haimar Zubeldia, Eneritz Iturriaga edota Mikel Astarloza omendu izan dituzte, beste batzuen artean. Joan den urtean bezala, aurten Mikel Landa arabarrak jasoko du omenaldia.

19:30ean emango diote hasiera egitarauari, eta txirrindularitzaren azken tendentziei buruzko mahai-ingurua izango da Atxulondo kultur etxean, Arritxu Iribar kazetaria moderatzaile-lanetan izango dela. Landak berak, Aritz Bagüesek, Jon Irisarrik, Jokin Aranburuk, Txomin Perurenak eta Izarne Mayozek hartuko dute parte solasaldian. 21:00etan afaria egingo dute Urkamendi elkartean bertan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!