Zizurkilgo merkatari eta ostalariek Euskaraldia kanpaina jarriko dute abian

Ataria 2018ko azaroaren 9a

Azaroaren 12tik 18ra bitartean herriko establezimenduetan erosketak euskaraz egiten duten herritarrek saski baten zozketan parte hartu ahal izango dute. Azaroaren 19an izango da zozketa.

Zizurkilgo merkataritza-establezimenduetan erosketak euskaraz egitera joaten direnei edo, euskara jakin ez arren, agurrak behintzat euskaraz egiten dituztenei, zenbaki bana emango diete merkatari eta ostalariek.

Azaroaren 19an, astelehenean, zozketa egingo da, eta saria izango da herriko merkatari eta ostalariek emandako produktu eta zerbitzuekin osatutako saski eder bat. Saskia azaroaren 23an banatuko zaio irabazleari, Euskaraldiko hamaika egunak abian jarriko diren egun berean.

Azpimarratzekoa da herriko merkataritza-establezimendu guztiek, eta ia taberna eta jatetxe guztiek hartu dutela parte kanpainan: Iriarte taberna, Plaza Etxeberri jatetxea, Zentroa taberna, Zubeldia arrandegia, Stetik express, Estankoa, Itsaso mantentze-fisiko eta suspertze zentroa, Eroski, Javier Iraola harategia, Islada ile-apaindegi eta estetika zentroa, Zizurkil Elektrizitatea, Garazi loradenda, Miren farmazia, Alimentacion Bea, Saski kafetegia, Txindoki taberna, Izarra taberna, Egarri taberna, Pasus jatetxea, Atxulondo taberna, Ogi zuri eta Zizurkilgo Udala.

Hauxe darama saskiak: BI LAGUNENTZAKO ASTEBURUKO 2 MENU; 20 €-KO TXARTELA ARRANDEGIAN
TXANPAINA; SAGAR-BUDINA; BI GARAGARDO BELTZ; PINTXOA ETA POTEA; BEKAINEN DISEINUA ETA DEPILAZIOA; EZPAINEN DEPILAZIOA; PRESOTERAPIA, 2 SAIO (20 MINUTUKOAK); 30 MINUTUKO MASAJEA; ILE-MOZKETA; 3 PASTA-KAXA; IBERIAR SOLOMOA; IBERIAR SALTXITXOIA; IBERIAR TXORIZOA; GAZTA; AHATE FOIE-GRASA; PURU TXIKIEN KAXA ETA TXISKEROA; GOXOKIAK; CAVA BOTILA
RICARD BOTILA; PIÑA-LIKOREA; 4 BOTILA ARDO; 2 KAXA TEILA ETA ZIGARRETA; PATXARANA; CRESTA ROSA BOTILA; HIKA TXAKOLINA; 3 ESPARRAGO-POTO; PERRETXIKO-POTE BAT; IBARRAKO PIPERRAK
LODOSAKO 4 PIKILLO PIPER-POTO; BONBOI-KAXA BAT.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!